VISITANTES

domingo, 26 de junio de 2011

TXISTULARI EGUNA


Txistulari Egunaren edizio berria ospatuko da gaur.

Txistuaren doinua nagusi izango da gaur Bakion, Txistulari Egunaren zortzigarren edizioa ospatuko da eta. Bakioko kultur etxeak eta herriko txistulari taldeak antolatuta, ekitaldia goizeko 11:30ean hasiko da, Udaletxeko plazan izango den alborada batekin. Horren ostean, hainbat herritako txistulari taldeek kalejirari ekingo diote, herritik zehar igaroko dena. Bakioko Udalak azaldu duen lez, asmoa da herriko gune gehienak jaialdian inplikatzea. Bestetik, 13:00etatik aurrera, txistulari eta tronpeta taldeen kontzertuak ere antolatu dira. Lehenengoa Moila Puntan izango da, ondoren Sabino Arana etorbidean eta, azkenik, Bentako plazan.





No hay comentarios:

Publicar un comentario